XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta nere animaz aazturik, deabruaren mendean eta serbizioan bizi izan banaiz, lagun daguidazula etsai deabruak eransi dizkidan kate sendo oyek urratzen eta nere Jaunarekin pakeak eguiten.

Gorde nazazu zere mantu-magalaren azpian, pekatuaren lokatzarte zikiñetan eta deabruaren atzapar izugarrietan berriz erori ez nadin.

Eta zuri agur eguinda guero, echera biurtzen naizenean, eta bidetik, basotik, menditik edo nagoan tokitik, nere neke-aldietan eta estu-larrietan nere biotzeko zispuru eta deiak mendi-oste onetaraño bialtzen dizkitzudanean, ez ¡arren! ukatu niri, ene Ama laztana, zere esku onguille orren laguntasuna.

Orduan, orañ eta beti lagun zakizkit, Arantzazuko Ama errukiz betea, eguiazko kristau on bat izaten (...).